B2: Erabiltzaile aurreratua

Gai da, gai orokor nahiz abstraktuei buruz aurrez aurre duen solaskideen zein komunikabideetako esatarien testu gehienak ulertzeko, eta ongi bereiziko ditu ideia nagusiak eta bigarren mailakoak. Gai da lagun eta lankideekin, baita jatorrizko hiztunekin ere, ohiko elkarreraginean jarriz, iritzia eskatuz, bere ikuspegia defendatuz, etab.

Ohiko gai eta egoera ezagunetan adierazpen argiak egingo ditu.

Bere lan-esparruko hainbat gairi buruzko deskribapenak eta azalpenak ere emango ditu alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, eta bere iritzia ere eraginkortasunez emango du.

B2 Erabiltzaile aurreratuaren maila lortzeko, 350 irakastorduko prozesua aurreikusten da, baldin eta B1 mailatik abiatuta baldin bada. Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 250 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.

Entzumena

Mintzamena

Irakurmena

Idazmena