Hil baino lehenago

Bidea aukeratu nuen
bidea ezagutu gabe
galdetu egin gabe
besteek zer eskeiniko ote zuten
denbora pasa da eta
atzera gegiratzean
zer da gelditezen zaidana:
naizena.

Ta zer? bidea aukeratu nuen.

Bidea ezagutu nuen
bidea ezagutu gabe
galdetu egin gabe
besteek zer eskeiniko ote zuten
zalantzak agertzen dira
ez dira aise eramaten
inori galdetzerik ez

Ta zer? bidea aukera dezaket.

Beraz ez esan
zer behar dudan
ondorioak nireak izango dira.

Beraz ez egin
ez galderarik
ez daukat eta erantzunik.

Bizi nahi dut
hil baino lehenago
bizi egin nahi dut.