Mundua begiratzeko leihoak

(J. Sarrionandia)

Ez ezazue leihotik so egin, esan ziguten
leihoak gilotinak dira
leiho hertsirekietatik, leiho betubelduetatik
kanpora begiratuz gero
burua gal dezakezue:
botoia sakatu eta begira egizue telebista
begi erakuslea

Ez leihotik so egin

zaparroek kristalak hautsi arren
bizi zaitezte intsektu domestikoekin
zaudete hor zeuen hilarekin
kanpoan ez dago ezer,
so egileen buru ebakiak salbu
eta autoak, alarma sistema gertu
baina deskantsuan

Ez ezazue leihotik begiratu

Ez ikusi ortzean hegats arraunka doan
basahate ubea
letra hori ez dago gure alfabetoan