Stereo

Nafarroa Garaiko
presidente jauna
nora begira zaude?

Nafarroa Garaiko
presidente jauna
zerk itsutu zaitu?

Gure herriko historiaren
orrialde beltzenak
oharkabean idatzen

Zeinek azalduko digu
obsesio honen funtsa
zeinek zentzugabekeria
honen erro galdua
inor ordezkatzekotan
ikasi lehenengo gaia:
gauzak stereon beti
hobeto ulertzen dira

Inork ez zion inoiz
bere teilatuari
harri gehiagorik bota

denon teilatu gorriari
itsu-itsu harrika

Ez zara jendartean bizi eta

zertan ari zara
gogoratu nahi ez ditugunen
uzkia miazkatzen?

Zeinek azalduko digu …

Nafarroa Garaiko
presidente jauna
zerk itsutu zaitu?