Emazten Fabore II

Gaur ez al zaizu iruditu garaiak ez direla
batek nahi bezain azkar beti aldatzen?

Gaur
bi miloigarren aldiz harrikoa egiten ari zela
beste bat joka hil dute.

Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik.

Gaur
bi miloigarren aldiz laguntza eskatzen ari zela
beste bat joka hil dute.

Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik
gaur ez burulerrorik
kasu solte bat da
langile zendu hori bezala.

Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik.